
118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
2807
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 12koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 161 dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 artikuluan baita Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2 g) artikuluan ere agindutakoarekin bat etorriz, eta Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiaren 2026ko maiatzaren 6an emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2026ko maiatzaren 18ko EHAA, 91 zk.), zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen zen Lehendakaritzako lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 161 dotazioa.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 12a.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,
MIKEL IRIONDO BILBAO.
RSS