Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2806

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko katedraduna izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2026ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2026-03-13ko EAO eta 2026-03-12ko EHAA).

Errektore honek ebatzi du Aitor Larrañaga Arrizabalaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7070**, Kodea: CUC8/1 – D00118-20. Jakintza arloa: Ekologia. Saila: Landareen Biologia eta Ekologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Ekologia» «Limnologia».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2026ko ekainaren 15a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala