
118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2805
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2026ko otsailaren 12ko EHHAko Ebazpenaren (2026-02-19) eta otsailaren 16ko EAOko Ebazpenaren bidez deitu zen (2026-02-23).
Errektore honek ebatzi du Unai Belaustegi Bedialauneta jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titular gisa kontrata dadila. NAN: ***7345**, Kodea: TUC8L1 – D00021-42. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Saila: Historia Garaikidea. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «XX. Mendeko, Historia Politiko eta Soziala».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2026ko ekainaren 12a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS