
118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 4 orri.)
- EPUB (144 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2803
1030/2026 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita estatutupeko langile finkoaren izendapena, teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko teknikari espezialista profesional kategorian (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren irailaren 26ko 415/2024 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 10eko 1216/2025 Ebazpenaren bidez, ebazpen hau aldatu zen: azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1834/2022 Ebazpenaren bidez, onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko teknikari espezialista profesional kategorian (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan (2022ko abenduaren 27ko EHAA, 246. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren irailaren 26ko 415/2024 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak arautu ziren. Erresultei buruzko ebazpen horren 16.2.6 oinarrian, hau ezartzen da: «Behar adina esleipen-fase egingo dira deitutako lanpostuak titular batek edo lanpostua gordetzeko eskubidea duen titular batek bete ditzan, baldin eta eskakizunak betetzen dituen hautagairik badago.»
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen irailaren 19ko 836/2025 Ebazpenaren bidez, agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko estatutupeko langile finko bihurtzeko Egonkortzeko EPEko lehiaketa-sistemaren erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda, teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko teknikari espezialista profesional kategorian (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan. IV. eranskinean: Eskainitako destinoen zerrenda, destino hau eskaintzen zen: Donostialdeko ESIa / Ospitalea (Ospitalea eta anbulatorioa) - Egitura orokorrak / Donostiako Unibertsitate Ospitalea - Donostia / San Sebastián / Mantentze-lana - Mantentze-lana - Iturgintza-Berokuntza / Txandaka 3 txanda - Txandaka 3 txanda – Espezifikotasun gehiagorik gabe; teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko teknikari espezialista profesional kategorian (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 1519/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen Egonkortzeko EPEko lehiaketa-sistemaren destino hutsen esleipendun-zerrenda teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko teknikari espezialista profesional kategorian (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Lehenengo erresulta-fasea amaitu da, eta oinarri orokorrak onartzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 16.2.6 oinarrian aurreikusitako inguruabarrak gertatu dira. Ondorioz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 1870/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen Egonkortzeko EPEko lehiaketa-sistemaren bigarren erresulta-eskaintzaren destino hutsen esleipendun-zerrenda, teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko teknikari espezialista profesional kategorian (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 16.2.6 oinarriaren babesean, eta teknikari espezialista profesional kategoriako (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala) lehenengo eta bigarren erresulta-faseen esleipenaren eta izendapenaren ostean erresultetan eskainitako destinoa oraindik ere hutsik dagoela kontuan hartuta, Jon Auzmendi Rodríguez jaunak hau eskatu du: «prozedura berrikustea eta deialdian ezarritako esleipen-irizpideak behar bezala aplikatzea», bera baita hurrengo esleipenduna, dagoen izangaien rankingaren arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 1029/2026 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen Egonkortzeko EPEko lehiaketa-sistemaren hirugarren erresulta-faseko destino hutsen esleipendun-zerrenda teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko teknikari espezialista profesional kategorian (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Ebazpen horren eranskinak Jon Auzmendi Rodríguez jaunari esleitzen dio irailaren 19ko 836/2025 Ebazpenean eskainitako destinoa.
Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Jon Auzmendi Rodríguez jaunaren estatutupeko langile finkoko izendapena, izendatu dela, teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko teknikari espezialista profesional kategorian (girotze instalazioetako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetako hautaketa-prozesuaren barruan.
Bigarrena.– Jon Auzmendi Rodríguez jaunak hilabeteko epea izango du dagokion destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan ez bada bertaratzen aipatutako agiriekin, edo agiri horiek aztertuta antzematen bada ez duela betetzen betebeharren bat, ezingo da jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo duela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.
Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen denean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko da lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS