
118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2802
900/2026 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez Hautaketako Zerbitzuko burua izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzan, Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren apirilaren 14ko 596/2026 Ebazpenaren bidez, Hautaketako Zerbitzuko buru lanpostua betetzeko deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzan, Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan (2026ko apirilaren 30eko EHAA, 79. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, Balorazio Batzordearen ustez, Mikel Buruaga Berrojalbiz jaunak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Adierazitako guztiagatik, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritza honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Hautaketako Zerbitzuko buru izendatzea Mikel Buruaga Berrojalbiz jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzan, Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan.
Bigarrena.– Izendapen honek ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, interesdunari ebazpen honen berri eman eta hurrengo egunetik aurrera. Dena den, zuzenbidean oinarritutako beste edozein epe ere erabili ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS