
117. zk., 2026ko ekainaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2799
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 3. atalean bideratutako 276/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 3. Sekziora bidaltzea prozedura honi buruzko espedientea:
276/2026 prozedura arrunta. Aurkaratutako egintza: 19/2026 Dekretua, otsailaren 24koa, Hezkuntza Sailarena, Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa, HeziLab, sortu eta haren lanpostuen zerrenda onartzen duena, eta 20/2026 Dekretua, otsailaren 24koa, Hezkuntza Sailarena, inklusioa, bizikidetza eta aniztasunaren kudeaketa garatzeko zentroa, Bizilab, sortzekoa eta haren lanpostuen zerrenda onartzekoa.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, espediente horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 3. Sekzioan ager daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 16a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
RSS