
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2779
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mallabiako udalerrian (Bizkaia) dagoen Iturriaga errekatik urteko 416,75 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, eta aurretik inskribatutako aprobetxamenduaren iraungitzea (A-B-2011-2747 espedientea).
– Emakida-espediente berria: A-B-2025-0024.
– Eskatzailea: Iosu Garitagoitia Baskaran.
– Hartunearen kokapena: Mallabia (Bizkaia).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=539.194; Y=4.783.278
– Eskatutako urteko bolumena: 416,75 m3/urteko.
– Uraren erabilera: Etxekoa/Abeltzaintzakoa/Ureztapena.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Ura errekan bertan dagoen presa txiki baten bidez hartzen da, eta 20 metro ingurura dagoen andel batera eramaten da, 18 m3 inguruko edukierarekin. Biltegitik 3 hodi ateratzen dira. lehenengoa goiko aldean dago, eta urak errekara itzultzen ditu; bigarrena deposituaren beheko aldean dago, eta garbitu eta hustu behar denean irekitzen da. Azkenik, hirugarrenak 245 metrora dagoen baserrira bideratzen ditu urak. Bertan baserria eta oilo batzuk hornitzeko, eta negutegi eta aire zabaleko baratze bat ureztatzeko erabiltzen da.
Uraren Euskal Agentziak aprobetxamendu-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:
– Iraungitzen de espedientea: A-B-2011-2747.
– Hasteko modua: ofizioz.
– Interesduna: Jose Luis Garitagoitia Narbaiza.
– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: ***7545**.
– Hargunea: Iturriaga Erreka.
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 539.600; Y= 4.782.592
– Udalerria (LH): Mallabia (Bizkaia).
– Uraren erabilera: Etxekoa/Abeltzaintzakoa/Ureztapena/Industriala.
– Gehieneko emaria (l/s) 0,38.
– Ebazpenaren eguna: 1993ko azaroaren 24a.
– Erregistro zk.: 15560/C.
– Amaitzeko arrazoia: uraren emakida berria, eskubidearen funtsezko baldintzak aldatzeagatik.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 10a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS