
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2765
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 410/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.
Zerbitzu zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
410/2026 prozedura arrunta: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Solaria Eguzki Sorkuntza, SLk jarria, Administrazioaren jarduerarik ez-material kualifikatuaren aurkakoa. Izan ere, Administrazioak ez du bultzatu eta benetan ebatzi ingurumen-ebaluazioko prozedura, aplikagarri den esparru juridikoarekin eta errekurtsogilearen eskubide eta interes legitimoen eraginkortasunarekin bateragarriak diren baldintzetan.
Hori dela eta, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin, epatu egiten dira espediente horretan interesa dutenak, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.
RSS