
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 4 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2763
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2025eko ekitaldiko dirulaguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren babesean dirulaguntza jasoko duten pertsonen eta entitateen zerrenda, zenbatekoa eta finantzatutako jarduketa adierazita.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak 2024ko urriaren 31ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2024ko azaroaren 7ko EHAA, 217. zk.). Zerrenda horretan, entitate onuradunen izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten dira, ebazpen honen eranskinean ageri den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS