
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2758
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko (Araba) «Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titularra den «Escuelas Pías Provincia de Emaús (Escolapios)» erakundeak baimena eskatu du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Arau hauek ikusi dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, hezkuntzarako eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautzen dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Vitoria-Gasteizko (Araba) «Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko 2026-2027 ikasturtetik aurrera. Une horretatik aurrera, erregistro-datu hauekin egongo da inskribatuta Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan:
Ikastetxearen kodeak: 010216 (EAE) eta 01001191 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Calasanz».
Titularra: «Escuelas Pías Provincia de Emaús (Escolapios)».
Helbidea: Federico Baraibar, 36.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 5 unitate edukiera honetakoak:
• 2 unitate 1-2 urteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 3 unitate 2-3 urteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 9 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia:
• Zereginen ikaskuntzarako 2 ikasgela.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Era berean, dagokion aldaketa eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS