
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2757
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 10ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, berritu egiten duena Asesoramiento y formación Ikasauto, SL zentroari emandako baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako entitate gisa.
Espediente-zenbakia: EXD 01 2026 1.
AURREKARIAK
Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2018ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez, espezialitate honetan aitortu zitzaion Asesoramiento y formación Ikasauto, SL zentroari baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako entitatearen izaera:
• Ibilgailuetan pertsonen erosotasun termikorako instalatutako hozte-sistemak, fluordun hozgarriak erabiltzen dituztenak, manipulatzea.
Bi.– 2026ko ekainaren 1ean, Asesoramiento y formación Ikasauto, SL zentroaren ordezkariak, lehen aipatutako espezialitatean, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako entitate gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Arabako lurralde-ordezkaritzan, baita baimendutako instalazioak aldatzeko ere.
Hiru.– Eskabide horrekin batera aurkeztu ziren ekainaren 17ko 131/2025 Dekretuaren III. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen dituzten agiriak – segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioarena da dekretu hori–.
Espedientearen ebazpenean, hauek aipatu eta hartu behar dira kontuan:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bat.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Bi.– Segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioaren ekainaren 17ko 131/2025 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espedientea.
Aipatutako legezko xedapenak eta oro har aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau
EBAZTEN DU:
Bat.– Segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioaren ekainaren 17ko 131/2025 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, Asesoramiento y formación Ikasauto, SL zentroaren baimena berritzea, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako entitate gisa, espezialitate honetan:
• Ibilgailuetan pertsonen erosotasun termikorako instalatutako hozte-sistemak, fluordun hozgarriak erabiltzen dituztenak, manipulatzea.
Baimendutako instalazioak hauek dira:
Gamarrako Atea 36, 2. pabiloia, Vitoria-Gasteiz.
Bi.– Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako entitatearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatutako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Hiru.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Lau.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritzari, jakinarazten denetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 10a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS