
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 4 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2752
1054/2026 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako (2025. eta 2026. urteetan argitaratzen diren teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko kategorietako destinoen eskaintza-zikloak).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1673/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko laborategiko teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako (2020ko urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 269/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko erradioterapiako teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 270/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 271/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko anatomia patologikoko eta zitologiako teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 272/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko audioprotesiko teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 273/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko dietetikako teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1308/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko dokumentazio sanitarioko teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehaztu zen epaimahai batek bilduko dituela teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko kategoriak. Ebazpen hori partzialki aldatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 922/2021 Ebazpenaren bidez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 759/2026 Ebazpenaren bidez, zenbait irizpide ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaiak berritzeko eta epaimahaietako kideak izendatzeko.
2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta epaimahai hori denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, hurrengo esleipen-prozesuetan baremazio- eta balorazio-zereginak egin ahal izateko.
Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025ean eta 2026an argitaratzen diren destino-eskaintzen zikloetarako teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko kategorien lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaia izendatzea. Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute epaimahai hori.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 apartatua eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehen apartatua aplikatuz, izendapen hori 2025ean eta 2026an argitaratzen diren destino-eskaintzen zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urte gehiago luzatu ahal izango da dagozkien kideentzat, une oro esperientzia duten epaimahaikideak izan daitezen.
Prozesuen jarraitutasuna bermatzeko eta epaimahaiak beti izan daitezen esperientzia duten kideak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenak ezarri zuen epaimahaikideen % 50 bi urtez luzatzea, behin bakarrik, eta epaimahaikideen beste % 50 berritzea, eta horrela jokatzea, hurrenez hurren, deitutako zikloen aldia bi urtean amaitzen den bakoitzean.
Ebazpen hori betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 759/2026 Ebazpenaren bidez, epaimahaiko idazkari eta laugarren eta bosgarren bokalak berritzea erabaki zen. Era berean, urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenean ebatzitakoa betez, apirilaren 27ko 759/2026 Ebazpenaren bidez erabaki da epaimahaiburu izendatutako pertsonen eta lehenengo, bigarren eta hirugarren bokalen (titularrak zein ordezkoak) izendapena luzatzea.
Luzapena erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.
Bigarrena.– Ebazpenak onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau EHAAn eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitara dadin.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOAK
Epaimahaiburua:
– Titularra: Iñigo Arribalzaga Jaureguizar.
– Ordezkoa: Izaskun Zoilo Sánchez.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Inmaculada Vázquez Ríos.
– Ordezkoa: Julio Val Gómez.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Josu Valiño Solana.
– Ordezkoa: Vanesa Valdivia Leiton.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: María del Carmen Zaballa Alaguero.
– Ordezkoa: Gonzalo Antonio Yáñez Higuera.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Francisco De Borja Arieta Araunabeña Ibáñez.
– Ordezkoa: María Del Carmen Arana Monte.
Bosgarren epaimahaikidea:
– Titularra: Itziar Araiztegui Telleria.
– Ordezkoa: Pablo Archidona García.
Idazkaria:
– Titularra: Yon Galfarsoro Cortázar.
– Ordezkoa: Amaia Fidalgo Gallego.
RSS