
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
2749
AGINDUA, 2026ko ekainaren 8koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostua (520010/45) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Segurtasuneko sailburuaren 2026ko apirilaren 9ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2026ko apirilaren 22ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.- Bete gabe uztea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 45) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena.- Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS