
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2747
1711/2026 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Erizaintzako ondokoa (ospitalizazioko prozesua) bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan, berak hala eskatuta.
132/2020 Ebazpenaren bidez, Rocío Lorenzo Conde andrea Erizaintzako ondoko (ospitalizazioko prozesua) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Rocío Lorenzo Conde andrea Erizaintzako ondoko (ospitalizazioko prozesua) kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko maiatzaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2026ko maiatzaren 29a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
ENEKO GUTIÉRREZ COTERÓN.
RSS