
116. zk., 2026ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
2743
AGINDUA, 2026ko ekainaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2025eko maiatzaren 8ko Agindua aldatzekoa, zeinaren bitartez onartzen baita estatu-mailako 2024-2025 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotan: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleak eta desagertzear den Lanbide Heziketako Teknikarien kidegoko Irakasleak eta LHko sektore berezietako Irakasle espezialistak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
2025eko maiatzaren 8ko Aginduak argitara ematen du behin betiko esleitu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun eta irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako funtzionario irakasleen arteko estatu-mailako 2024/2025 lekualdatze-lehiaketa, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 25eko Aginduaren bidez deitua (2024ko azaroaren 4ko EHAA).
Luis Miguel García Santurtun jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko otsailaren 24ko Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten irakaskuntza-kidegoetako karrerako funtzionarioen estatu-mailako 2024/2025 lekualdatze-lehiaketan onartutako eta kanpoan utzitako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda eta merezimenduen baremoan onartutakoen behin betiko zerrenda). Hain zuzen ere, 5.5 apartatua behar bezala baloratzeko eskatu zuen, ingeleseko B1 tituluari buruzko puntu 1 kontatu ez zitzaiolako. Errekurtso hori baiesteko ebazpena eman zuen Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2025eko abenduaren 17an.
Ebazpen hori betez, 1,0000 puntu aitortzen zaio 5.5 atalean. Hala, guztira 29,2916 puntu ditu. Horregatik, puntuazioa aldatu ondoren, lekualdatze-lehiaketan destinoa esleitzeko eskubidea aitortzen da, zehazki, Barakaldoko IES Gurutzeta BHIn, Informatika espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.
Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025eko maiatzaren 8ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena aldatzea. Horren bitartez onartzen da estatu-mailako 2024/2025 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotan: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleak eta desagertzear den Lanbide Heziketako Teknikarien kidegoko Irakasleak eta LHko sektore berezietako Irakasle espezialistak. Hona hemen aldaketak:
– Behin betiko destinoa esleitzea Luis Miguel García Santurtun jaunari IES Gurutzeta BHIn (48008215), Informatika espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.
– Esleitutako destinoa baliogabetzea, aldatutako agindu honengatik, eta Eider Iraeta Trancho andreari destino hori galdu duela deklaratzea IES Gurutzetan BHIn, Informatika espezialitatean, 2. Hizkuntza-eskakizuna.
Bigarrena.– Luis Miguel García Santurtun jauna izendatzen da 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboekin, eta jatorrizko zentroko kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 31ko ondorioak izango ditu.
Eskatutako baldintzak betetzen ez dituen lanpostu bat betetzeko destinatu badute, izendapena baliogabetu egingo da.
Ebazpen honetan lortutako plazari ezin zaio uko egin.
Hirugarrena.– Eider Iraeta Trancho andrea behin-behineko destinoko egoeran geratzen da, gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena betearazteagatik behin betiko destinoa galdu duelako, 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Laugarrena.– Eider Iraeta Trancho andrea behartuta dago Hezkuntza Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan parte hartzera, behin betiko destinoa lortu arte, eta ez du ikastetxe, herri edo barruti baterako lehentasun-eskubiderik izango.
Behin betiko destinoa lortzen ez duen bitartean, Bizkaiko Lurralde Historikoan behin-behineko destinoko egoeran geratuko da, eta Bizkaiko Lurralde Historikoan behin-behineko destino bat lortzeko ikasturte-hasierako destinoak esleitzeko ekitaldietan parte hartu beharko du.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS