
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2741
IRAGARKIA, Lezamako (Bizkaia) 6. poligonoko 27. partzelan dagoen Aretxalde auzoko Bidetxe-I putzuko urak ureztatzeko aprobetxatzeko emakida-espedientea jendaurrean jartzeko dena.
– Espedientearen kodea: A-B-2025-0020.
– Eskatzailea: María Jesús Amarika Atxutegi.
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 513.485; Y = 4.790.801.
– Eskatutako urteko bolumena: 1.925 m3/urteko.
– Uraren erabilera: nekazaritzako ureztapena (berotegiko barazkiak ureztatzeko).
– Laborearen azalera: 0,35 Ha.
– Jardueraren kokapena: 006 poligonoko 26. partzela, Lezama (Bizkaia).
– Aprobetxamenduaren deskribapena: putzua 200 mm-ko diametroarekin zulatu zen eta 110 metroko sakonerara iristen da.
Ura Hydroo markako urpeko ponpa baten bidez aterako da, S04-150T modelokoa, 2 CV-ko potentziakoa, eta 70 m3-ko edukiera duen hormigoi armatuzko andel batera eramango da.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.
Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS