Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2740

IRAGARKIA, 2026ko ekainaren 2koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran dauden familiak aitortzeko espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak.

Ezinezkoa izan da dokumentazio-errekerimendu horiek zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, haien espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Herritarraren Arreta Zerbitzuko bulegoetan –Zuzenean– edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehazten dituen gainerako lekuetan.

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie eskaerari uko egin diotela ulertuko dela, epe hori igarota ez badute aurkeztu eskatu zaien dokumentazioa.

Interesdunek errekerimenduen testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Herritarraren Arreta Zerbitzuko bulegoetara –Zuzenean–jo beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala