
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2737
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalean bideratutako 0000400/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Etxebizitzako sailburuordeak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Atalera bidaltzea prozedura honekin lotutako administrazio-espedientea:
0000400/2026 prozedura arrunta, zeinaren bidez errekurritzen baita Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpena, Etxebizitzako sailburuordearen 2026ko martxoaren 17ko Ebazpena zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, ezetsi egiten da Etxebideko SD2-01145/19 espedientearen titularrak EB2-1653/21-LC-000 espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira euren interes legitimoak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Atalean, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.
Etxebizitzako sailburuordea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.
RSS