
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2734
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 41/2026 prozedura laburtuan interesdun direnak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
41/2026 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 11ko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko urriaren 14ko ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa. Bigarren ebazpen horren bidez, 2024ko uztailaren 30eko ebazpen bidez deitutako Ertzaintzako Ikuskaritza eskalako ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduratik kanporatu zen pertsona bat.
Hori dela eta, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedura horretako interesdunak epatzen dira, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arkauti, 2026ko ekainaren 1a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS