
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2733
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 59/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 4. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
59/2026 Prozedura Arrunta, 2024ko otsailaren 13ko Ebazpenaren bidez deitutako (2024ko otsailaren 22ko EHAA, 39. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduera 2025eko azaroaren 20ko ebazpena da, zeinaren bidez interesduna ez gai deklaratu zen prestakuntza ikastaroan eta 2024ko otsailaren 3ko ebazpen bidez deitutako prozeduratik kanporatzen zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 4. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2026ko maiatzaren 28a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS