
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2732
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakiko plazan bideratzen ari den 82/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera (2. plaza) bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
82/2026 Prozedura Arrunta, 2025eko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez deitutako (2025eko martxoaren 20ko EHAA, 55. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo zerbitzuen oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduketa Epaimahai Kalifikatzailearen 2025eko azaroaren 14ko Erabakia da, zeinaren bidez behin betikotzat jotzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren oposizio-faseko bosgarren probaren (elkarrizketa pertsonala) behin-behineko kalifikazioak. Hautaketa-prozesu horretarako deialdia 2025eko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez egin zen (2025eko martxoaren 20ko EHAA, 55. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (2. plaza) bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2026ko maiatzaren 20a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS