
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2730
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 10ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2026ko «Fast Track Innobideak» laguntza-programa arautzen duten oinarriak.
2026ko otsailaren 6an, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez, 2026ko «Fast Track Innobideak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deialdia egin baitzen.
Oinarriak argitaratu zirenetik igarotako epean eskaera ugari jaso dira; izan ere, programaren helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren eta berrikuntza sustatzeko bestelako ekintza gehigarrien esparruko espezializazio-esparruetako berrikuntza-proiektuak laguntzea, eta bat dator enpresen egungo beharrekin, berrikuntza-proiektuen bitartez lehiakortasuna areagotu nahi baitute.
Hori horrela, egokitzat jotzen da programari esleitutako baliabide ekonomikoak handitzea, betiere erabilgarri dagoen aurrekontuaren barruan.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2026ko «Fast Track Innobideak» laguntza-programaren oinarri arautzaileen 3. Artikuluak 4. apartatuan dioenaren aldaketa onartzea. Honela geldituko da artikulu hori:
«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Programa honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 13.500.000 eurokoak dira eta 2 jarduketa-ildo independentetara bideratuta daude; enpresek horietarako sarbidea izan ahalko dute: 1. ildoak 12.500.000 euro ditu (Berrikuntza Proiektuak egiten laguntzeko), eta 2. ildoari 1.000.000 dagozkio.
Baliabide horiek SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarritako hornikuntzetatik eratorriko dira, eta 2026rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan egongo dira sartuta.
2.– Programa hau finantzatzera bideratutako funts publikoak eskatzaileen artean banatuko dira proiektuen balorazio-irizpideen arabera, eta oinarri hauetan ezarritakoaren arabera ezarriko da bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa.
3.– Soberakinak ildo batetik bestera transferitzea baimenduko da. Horretarako, soberakina beste ildora transferitu aurretik ebatzi beharko da, eta horren zuzkidura handitu egingo da (kasu horretan, ebazpena eman aurretik), dagoeneko ebatzita dagoen ildotik transferitutako funtsekin.
4.– Jasotako eskaeren arabera eta helburu bererako aurrekontua badago, 1. ildoaren aurrekontuaren gehieneko zenbatekoa 6.500.000 euro gehiagoz handitzeko aukera aurreikusten da (hau da, 20.000.000 eurora arte deialdi honetarako).
Gehieneko zenbatekoa handitzeko ebazpena EHAAn argitaratu beharko da. Edonola ere, argitaratze horrek ezin ekarriko du eskabide berriak aurkezteko epea irekitzea edo ebazteko epe berri baten hasiera».
Bigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke SPRI–Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2026ko ekainaren 10a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS