
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2729
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 10ekoa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2026. urterako Fast Track Innobideak laguntza-programara zuzendutako baliabide ekonomikoak handitu direla.
2026ko otsailaren 6an, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez, 2026ko «Fast Track Innobideak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deialdia egiten baitzen. Laguntza-programa 2026ko martxoaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (41. zk.).
Oinarriak argitaratu zirenetik igarotako epean eskaera ugari jaso dira; izan ere, programaren helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren eta berrikuntza sustatzeko bestelako ekintza gehigarrien esparruko espezializazio-esparruetako berrikuntza-proiektuak laguntzea, eta bat dator enpresen egungo beharrekin, berrikuntza-proiektuen bitartez lehiakortasuna areagotu nahi baitute.
SPRIko zuzendari nagusiaren 2026ko ekainaren 9ko Ebazpenaren bidez aldatu ziren programaren oinarri arautzaileak, eta horien 3. artikuluak 4. apartatuan zehaztutakoaren arabera: «Jasotako eskaeren arabera eta helburu bererako aurrekontua badago, 1. ildoaren aurrekontuaren gehieneko zenbatekoa 6.500.000 euro gehiagoz handitzeko aukera aurreikusten da (hau da, 20.000.000 eurora arte deialdi honetarako)».
Hori dela eta, 2026ko otsailaren 6ko Ebazpena aldatzeko SPRIko zuzendari nagusiaren 2026ko ekainaren 9ko Ebazpenaren 3. artikuluak 4. apartatuan zehaztutakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2026. urterako Fast Track Innobideak laguntza-programaren deialdirako aurreikusitako baliabide ekonomikoak 20.000.000 eurora arte handitzeko erabakia jakinaraztea.
Bigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Bilbao, 2026ko ekainaren 10a.
Zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS