
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2725
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, 2026-2027 ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntzak emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duena.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 12ko Aginduaren bidez, lau dirulaguntza iragarri ziren Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak hau xedatzen du 7. oinarrian:
1.– Aurkezteko epea, eta, hala egin beharra egokitzen bada, eskabideak zuzentzeko epea amaituta, eskabideak Balorazio Batzordeak ebaluatuko ditu. Batzordea honela osatuko da:
a) Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da.
b) Clare Hall-eko «Fellowship Committee»ko presidentea.
c) Gehienez ere bi aditu akademiko, biak ere akordioaren diziplina garrantzitsuetan eskarmentu handikoak: bat Cambridgeko Unibertsitatekoa eta bestea Euskal Herriko Unibertsitatekoa. Aditu horiek Clare Hall-eko «Fellowship Committee» ko presidenteak eta Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeak aukeratuko dituzte, hurrenez hurren. Gaien esparrua zabala bada, alderdiek bigarren aditu akademiko bat proposatu ahal izango dute.
Horren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hurrengo pertsona hauek izendatzea, 2026-2027 ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kide:
– Adolfo Morais Ezquerro.
– Laura Castelli.
– Javier Alonso Aldama.
– Emilio Artacho Cortés.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.
Hirugarrena.– Aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 25a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
RSS