
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2723
AGINDUA, 2026ko ekainaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ordiziako (Gipuzkoa) «Goierri» Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzeko dena.
«Goierri» ikastetxe pribatu integratuaren erakunde titularrak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena aldatzeko Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretua (abenduaren 10eko BOE), Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duena eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, apirilaren 18ko 288/2023 Errege Dekretuaren bidez eguneratua (maiatzaren 1eko BOE) eta maiatzaren 21eko 500/2024 Errege Dekretuaren bidez aldatua (maiatzaren 28ko BOE); apirilaren 22ko 340/2013 Dekretua (ekainaren 19ko EHAA), Mekatronika Industrialeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako:
Ikastetxearen kodeak: 012581 (EAE) eta 20005671 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratua.
Izen espezifikoa: «Goierri».
Titularra: Fundación «Goierriko Herrien Ekintza» Fundazioa.
Helbidea: Arranomendia, 2.
Udalerria: Ordizia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena ematen da Mekatronika industrialeko goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, 20 ikaspostutarako.
2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
2.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
a) Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
b) Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
3.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
a) Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
b) Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
c) Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
d) Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
e) Eraikuntza metalikoak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
f) Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
g) Fabrikazio gehigarria, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
4.– Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.
a) Sukaldaritza eta jatetxe-arloa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
5.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
b) Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
6.– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
a) Etxebizitzak mantentzea, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
b) Mantentze-lan elektromekanikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
c) Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo, bat 25 ikaspostutarako eta beste bat 20 ikaspostutarako.
7.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
a) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
8.– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
a) Ibilgailuen mantentze-lanak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
b) Trenbideetako gurpildun materialaren mantentze-lan aurreratua, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: 1 kurtso.
3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta ixtea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-betebeharrak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra:
https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:
https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inolaz ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS