
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2722
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzeagatik.
Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Asociación Docente Cultural y Formativa del Colegio Gaztelueta» erakundeak baimena eskatu du ikastetxe horri Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Arau hauek aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, hezkuntzarako eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan euskal autonomia erkidegoan zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen dekretuaren artikulu jakin batzuk indarrean mantentzen dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat gehitzeko 2025-2026 ikasturtetik aurrera.
Bigarrena.– Unitatearen erabilera aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014768 (EAE) eta 48005691 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLHIP).
Izen espezifikoa: «Gaztelueta».
Titularra: Asociación Docente Cultural y Formativa del Colegio Gaztelueta.
Helbidea: Artatza auzoa, 87.
Udalerria: Leioa.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 10 unitate:
• 0-1 urteko haurrentzako 1 unitate, 8 ikasposturako edukierarekin.
• 1-2 urteko haurrentzako 4 unitate, bakoitza 13 ikasposturako edukierarekin.
• 2-3 urteko haurrentzako 5 unitate, bakoitza 18 ikasposturako edukierarekin.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 9 unitate, bakoitza 25 ikasposturako edukierarekin.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, bakoitza 25 ikasposturako edukierarekin.
Hirugarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS