Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2720

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Pelota Pro Liga Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

2026ko otsailaren 6an, Fundación Pelota Pro Liga Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistroan.

Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.

Estatutuen 6. artikuluak fundazioaren helburuak ezartzen ditu, jarraian adierazitako moduan:

«Euskal pilotaren modalitate desberdinetako kirol-espezialitateei lotutako jarduera bultzatzea (esku-pilota, pala, zesta-punta, erremontea, eta Euskal Herriko pilota tradizionalari lotutako beste edozein joko), bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan».

Helburu horiek lortze aldera, Fundazioak jarduera hauek egin ahal izango ditu, besteak beste:

a) Euskal pilotaren modalitate desberdinetako kirol-espezialitateekin lotutako edozein motatako jarduerak egiten dituzten pertsona edo erakundeei laguntza ekonomikoa edo beste izaera batekoa ematea.

b) Berez edo pertsona edo erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan, euskal pilotaren modalitate desberdinetako kirol-espezialitateekin zerikusia duten mota guztietako ekitaldiak antolatzea.

c) Euskal pilotaren modalitate desberdinetako kirol-espezialitateen eremuan ikerketa- eta prestakuntza-lanak sustatzea.

d) Euskal pilotaren modalitate desberdinetako kirol-espezialitateak sustatzeko eta garatzeko proiektuetan laguntzea eta parte hartzea.

e) Egokitzat jotzen duen eta fundazioaren helburuak hobeto garatu eta betetzea ahalbidetzen duen gizarte-, kultura-, kirol-, arte- edo ongintza-arloko edozein erakunderekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea.

f) Kirola gizartera hurbiltzea, bere praktika adin eta kategoria guztietan gauzatzea ahalbidetuz.

g) Kirola gazteen artean sustatzea eta zabaltzea, kirola egiteko aukera pertsona horiei guztiei erraztuz eta formakuntza integralari lotuta egon dadin.

h) Kirolarien, kirolaren eta gizartearen beharren arabera egokitutako kirol-jarduera erraztea.

i) Eduki sozial, zibiko eta solidarioa duten ekintzak egitea, arrazoi fisiko, ekonomiko, sozial edo kulturalengatik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko, eta, oro har, gizarte-ekintza sustatzea.

j) Eta, oro har, aurreko paragrafoetan adierazitako jardueretako edozeini lotutako edozein jarduera.

Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da.

Jarduteko lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izango da nagusiki.

Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez 3 pertsonak eta gehienez 7 pertsonak osatuko dutela.

Fundazioaren patronatua, hasiera batean, kargu eta kide hauek osatuko dute, eta horien izendapenak eta onarpenak fundazioaren eskrituran eta espedienteari erantsitako dokumentazioan jasota daude:

Lehendakaria: Pelota Pro Liga, SL.

Ordezkaria: Carlos Arguiñano Urquiola.

Lehendakariordea: Iker Jakue Buruchaga Sabino.

Idazkaria: Vanessa Garcia Revuelta.

Diruzaina: Jose Ramon Garai Iturriondobeitia.

Lehen patronatu hori fundatzaileak (Pelota Pro Liga, SL) izendatu du, eta, beraz, kide horiek berezko patronatukideak dira. Hori dela eta, ez daude epe jakin bati lotuta. Patronatukide berrien izendapenak eta kargugabetzeak estatutuetako 11. eta 12. artikuluetan arautzen dira, eta horien izendapenak lau urteko eperako izango dira.

2026ko maiatzaren 22an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea bildu da, inskripzio-eskaera baloratzeko, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari dagokienez, baita fundazioaren bideragarritasunaren inguruan ere. Horren harira, Aholku Batzordeak, aho batez, aldeko botoa eman du.

Era berean, 2026ko maiatzaren 22an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau agindu bidez ebaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Espediente honi funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bete egin dira, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako betekizunak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Pelota Pro Liga Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa, F-517 erregistro-zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, 2026ko otsailaren 6an, Bilbon, Miguel Llorente Gonzalvo notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 390) eta 2026ko apirilaren 20ko zuzentzeko eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 1.241) ezarritako baldintzetan.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 25a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala