Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2718

AGINDUA, 2026ko ekainaren 12koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako epaimahaikideak.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen: Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala; Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Farmaziako Eskala; Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala; Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala; Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Espetxe Administrazioko Eskala Juridikoa; Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Espetxe Administrazioko Psikologiako Eskala; Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Espetxe Administrazioko Kudeaketa Bereziko Eskala; Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskala; Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Espetxe Administrazioko Gizarte Laneko Eskala; eta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko Espetxe Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskala.

Hautaketa-prozesu hori egiteko, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduan xedatutakora joko da, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 20. apartatuan ezartzen da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako epaimahaikideak izendatzea:

Lanpostu hauetan sartzeko hautaketa-prozesuak:

– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Medikuntzako Eskala.

– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Farmaziako Eskala.

– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala.

– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala.

– Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Eskala Juridikoa.

– Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Psikologiako Eskala.

– Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Kudeaketa Bereziko Eskala.

– Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala.

– Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa. Espetxe Administrazioko Gizarte Laneko Eskala

– Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa. Espetxe Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskala.

Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaien osaera.

Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak.

Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 12a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala