
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2716
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko Irakasle Funtzionarioen Kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2026ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2026-01-22ko EAO eta 2026-01-22ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Iratxe Gillate Aierdi anderea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titular gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3690**, Kodea: TUC8L1 – D00320-6. Jakintza arloa: Gizarte Zientzien Didaktika. Saila: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gizarte Zientzien eta beren Didaktika II».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2026ko ekainaren 10a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS