
115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2715
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko katedraduna izendatzeko dena. Unibertsitateko Irakasle Funtzionarioen Kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2026ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2026-03-13ko EAO eta 2026-03-12ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Josu Jugo García jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3295**, Kodea: CUC8/1 – D00224-14. Jakintza arloa: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Saila: Elektrizitatea eta Elektronika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kontrol Automatikoa I» «Seinaleak eta Sistemak».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2026ko ekainaren 10a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS