Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2026ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2711

AGINDUA, 2026ko ekainaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, karrerako funtzionario izendatzen dituena Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berriak.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez (2022ko irailaren 30eko eta 2022ko abenduaren 12ko EHAA), aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-Maistrak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak (desagertzear dagoenak), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren zenbait epairen bidez, baietsi egin dira izangai batek jarritako errekurtsoa, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren aurka (agindu horren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zen), eta beste izangai batek jarritako errekurtsoa, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren aurka (agindu horren bidez, argitara eman zen hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten pertsona hautatuen bigarren zerrenda ere, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik).

Horren ondorioz, honako jarduketa hauek egin dira:

Langileak Kudeatzeko zuzendariak 2026ko maiatzaren 18ko Ebazpena eman du, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenak aldatzen dituena (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzenduak). Ebazpen horiek, hain zuzen ere, argitara eman zituzten, hurrenez hurren, izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduak eta lehiaketako puntuazio orokorrak.

Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez, bederatzigarren aldiz aldatu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, eta bosgarren aldiz aldatu zen 2023ko urriaren 30eko Agindua, bertan zerrendatzen diren hautagaiak hainbat espezialitatetan hautatutzat joz.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 9. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, hautatutakoek deialdietan parte hartzeko ezarritako baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, eta azterketa medikoa gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatzen dira.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (Agindu horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren), bertan honako hauek sartzeko:

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: Elikagaien Industriako Prozesuak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: Komunikazio-Prozesuak eta Komunikabideak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Agindu honen bidez, lehen atal honetan izendatutako pertsona karrerako funtzionario gisa sartutzat joko da 2023ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

AZKEN XEDAPEN bakarra

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala