Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2706

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitzaie Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakiko plazan jarraituko den administrazioarekiko 257/2026 zenbakiko auzi-errekurtsoaren (prozedura laburtua) balizko interesdunei.

Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (prozedura laburtuen izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bitartez: 257/2026) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 589/2026 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez ezetsi baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 18ko 1226/2025 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa; 1226/2025 Ebazpenaren bidez, 2021eko aldi baterako kontratazio-zerrendetan izena emateko epea ireki zen Psikologiako gradua/lizentzia eta Osasun Psikologia Orokorreko master ofiziala edo dagokion titulazioa duten interesdunentzat.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Iragarki hau EHAAn argitaratu da, deialdiaren oinarriei jarraikiz, eta BOEn, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala