
114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2705
IRAGARKIA, 2026ko ekainaren 2koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko guraso bakarreko familia edo gurasobakartasun-egoeran dagoen familiaren aitorpenaren espediente batzuei buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik argitaratzen da iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek ebazpenen testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Herritarraren Arreta Zerbitzuko bulegoetara –Zuzenean– jo beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS