Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2703

IRAGARKIA, Zallako farmazia-eskualdean (Bizkaia) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Zallako farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmaziaren % 100 eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko espedienteko argibideak:

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 274,81 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala