
114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2699
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 268/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera (1. Plaza) bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
268/2025 prozedura laburtua, 2025eko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez deitutako (2025eko martxoaren 20ko EHAA, 55. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo zerbitzuen oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaritza nagusiaren 2025eko urriaren 9ko Ebazpena da, zeinaren bidez ezetsi zen 2025eko ekainaren 23ko Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioaren aurka jarritako gora jotzeko helegitea.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (1. Plaza) bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2026ko maiatzaren 19a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS