
114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2698
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Industria Sustatzeko sailburuordearen 2026ko martxoaren 3ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez ebazten da Pretensados del Norte, SL enpresari irekitako ez-betetze espedientea, Gauzatu-Industria Programaren 2021eko deialdian emandako dirulaguntzarekin lotuta. Espedientea: GZI-0039-2021.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Legezko ohartarazpenak: hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari.
Urratutako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu-Industria Programaren araudia.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.
Industria Sustatzeko sailburuordea,
ANDOITZ KORTA ZEARRETA.
RSS