
114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2697
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 151/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.
Zerbitzu zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atala, 4. Plazara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
151/2026 prozedura arrunta: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Solaria Eguzki Sorkuntza, SLk jarria, Administrazioaren jarduerarik eza material kualifikatuaren aurkakoa. Izan ere, Administrazioak ez du bultzatu eta benetan ebatzi ingurumen-ebaluazioko prozedura, aplikagarri den esparru juridikoarekin eta errekurtsogilearen eskubide eta interes legitimoen eraginkortasunarekin bateragarriak diren baldintzetan.
Hori dela eta, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin, epatu egiten dira espediente horretan interesa dutenak, bederatzi eguneko epean ager daitezen Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atala, 4. Plazan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.
RSS