
114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2696
IRAGARKIA, prozesu-kostuen kondena dela-eta, ordaintzeke dagoen zorra premiamendu bidera jo baino lehen, norbere borondatez ordaintzeari buruzkoa.
Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, 10 egun balioduneko epea dago ebazpena jasotzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Lakua I eraikina, 2. solairua).
Aipatutako interesdunak aginduaren berri izan dezan, iragarki hau argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.
Zerbitzuen zuzendaria,
AINARA SAEZ AMARO.
RSS