Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2693

AGINDUA, 2026ko ekainaren 8koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, 2025eko Euskadi Ikerkuntza Saria esleitzen duena, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.

Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 11ko Aginduak Euskadi Ikerkuntzako Sarirako deia egin zuen, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 4ko Aginduak Ikerkuntzako 2025eko Euskadi Sarirako epaimahaia izendatu zuen, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.

Euskadi Ikerketa Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaren 10. artikulua betez, esleitzeko prozedurari buruzkoa, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agustín Azkarate Garai-Olaun doktoreari esleitzea 2025eko Euskadi Ikerkuntza Saria, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala