Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2692

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2026ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) «San Frantzisko Xabier Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 15eko Aginduaren testuan (2026ko maiatzaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 100. zk.). Agindu horren bidez, Arrasateko (Gipuzkoa) «San Frantzisko Xabier Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatu zen. Hutsa ikusirik, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2026/2320 (3/1) orrialdean, 1. artikuluan,

hau dioen lekuan:

«Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako:».

Hau esan behar du:

«Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako:».


Azterketa dokumentala