Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2691

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 26koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Fundación Murua Balzola izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

2026ko apirilaren 27an, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistro Orokorrean eskaera bat sartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko Fundación Murua Balzola izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak publiko egiteko eskritura.

Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.

Fundazioa azkentzeko erabakia 2025eko abenduaren 17an hartu zuen fundazioaren patronatuak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berretsi zuen 2026ko martxoaren 10eko Ebazpenaren bidez.

Patronatuak fundazioa azkentzea erabaki du, fundazioaren helburua betetzea ezinezkoa delako, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Patronatuak bere eginkizunak utziko ditu, eta likidazio-batzorde bat izendatuko da, likidazio-eragiketak eta gerakinaren erabilera gauzatzeko.

2026ko apirilaren 23an, publiko egin ziren fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabaki sozialak, Bergaran, Roberto Rafael Oliver Puertola notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 633), eta egintza berean gauzatu zen likidazioan zegoen fundazioaren aktibo eta pasibo guztien Bergarako Udalaren aldeko transmisio unibertsala.

Azkenik, 2026ko maiatzaren 21ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak aldeko txostena egin zuen, likidazioan den fundazioak egindako likidazio eragiketak onartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 42.6 artikulua aplikatuz.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 11.1.l) artikuluan.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. eta 51.2 artikuluetan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Murua Balzola izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, 2026ko apirilaren 23an, Bergaran, Roberto Rafael Oliver Puertola notario jaunaren aurrean egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 633).

Bigarrena.– Fundazioari buruzko erregistro-idazpenak ezerezteko agintzea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko maiatzaren 26a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala