Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA
2688

IRAGARKIA, 2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aldaketarena.

Lehendakaritzaren 2026ko ekainaren 5eko 39/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau xedatu da:

Lehenengoa.– 2023ko azaroaren 29ko Lehendakaritzaren Ebazpenaren bidez onartutako Arabako Lautadako Koadrilaren 2023rako Enplegu Publikoaren Eskaintza aldatzea, ingurumeneko teknikarien lanpostuaren dedikazioa handitzeko. Dedikazio hori ehuneko berrogeita hamarrekoa (% 50) izatetik ehuneko ehunekoa (% 100) izatera igaro da, eta honela jaso da:

Izena: Ingurumeneko teknikariak.

A1 taldea.

Eskala: Administrazio Berezia.

Azpieskala: teknikoa.

Klasea: goikoa.

Lanpostu hutsak: 1.

Titulazioa: ingurumenarekin lotutako arlo zientifiko teknikoetako goi-mailako unibertsitate-titulazioa.

Dedikazioa: ehuneko ehun.

Hizkuntza-eskakizuna: 3. derrigortasun-data igarota.

Beste baldintza batzuk: B motako gidabaimena.

Bigarrena.– 2023rako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aldaketa hau ALHAOn eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Kuadrillak egiten duen lehenengo batzarrean ebazpen honen berri ematea.

Agurain, 2026ko ekainaren 5a.

Presidentea,

GUSTAVO FERNÁNDEZ VILLATE.


Azterketa dokumentala