Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2682

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren pertsonen behin betiko zerrendak (Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez iragarritako prozedurak).

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, hautatuen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren 10.3 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak iragarri ziren).

Behin-behineko zerrenda horien aurka, interesdunek erreklamazioa aurkezteko aukera izan zuten 5 egun balioduneko epean, zerrenda horietan egon zitezkeen akatsengatik. Ezarritako epearen barruan aurkeztutako erreklamazioak aztertuta, ez da egiaztatu hasieran esleitutako puntuazioak aldatzea justifikatzen duen arrazoirik dagoenik.

Hori guztia ikusita, eta Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren 10.4 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, eranskinean, hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurei dagozkienak (Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez iragarritako prozedurak).

Bigarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren 11.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, honako honen bidez: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» (helbide horretan eskuragarri dagoen «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» eredua betez eta dagokion dokumentazioa erantsiz).

Hirugarrena.– Eskuratu nahi den kidegoko eta espezialitateko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazteko, Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak osasun-azterketa egiteko hitzordua eman ahal izango die hautatu diren pertsonei, praktika-fasean zehar.

Laugarrena.– Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez dutenek, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat ez dutela betetzen, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan lezaketen erantzukizuna. Era berean, azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen direnek eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena.– Ordezko izangaien zerrenda argitaratzea, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu ere: aurkeztutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin dielako, ukoak Langileriaren Kudeaketa zuzendaritzan aurkeztuta, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurreko egunera arte (egun hori barne); errekurtsoak (egonez gero) onartu egin direlako; eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez duelako edo eskatutako betekizunen bat betetzen ez duelako, edo eskatzekoa den gaitasun fisiko edo psikikorik ez duelako.

Zerrenda hori hemen argitaratuko da: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – aukeratu espezialitatea – «Hautaketa-batzordea» – «Ordezko zerrenda».

Seigarrena.– Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala