Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2026ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2676

1040/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa bere kargutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 1405/2025 Ebazpenaren bidez, Irama Villar Gómez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatu zen (2025eko urriaren 2ko EHAA, 187. zk.).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Irama Villar Gómez andrea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko maiatzaren 31ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala