Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2026ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2664

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 8koa, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Justizia arloko «Manuel de Irujo» Saria arautzen duen Dekretu-proiektua.

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia arloko «Manuel de Irujo» Saria arautzen duen Dekretu-proiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betez, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, 2026ko maiatzaren 18an, aipatutako Dekretu – proiektua egiteko prozedura hasteko agindua eman zuen.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, Justizia arloko «Manuel de Irujo» Saria arautzen duen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako Dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 18ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 15.g) artikuluari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia arloko «Manuel de Irujo» Saria arautzen duen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, Dekretu – proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 8a.

Zerbitzuen zuzendaria,

OSCAR TROBO TRASAHEDO.


Azterketa dokumentala