
113. zk., 2026ko ekainaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2655
989/2026 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita arratsaldeko/gaueko gainbegirale nagusi lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
AURREKARIAK
Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen martxoaren 2ko 500/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen arratsaldeko/gaueko gainbegirale nagusi lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan (2026ko martxoaren 12ko EHAA, 49. zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan hautagaitza bakarra aurkeztu da, baina ez du parte hartzeko baldintzetako bat betetzen.
Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluaren (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarrien arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea arratsaldeko/gaueko gainbegirale nagusi lanpostua hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2026ko maiatzaren 21a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
PEDRO MORRONDO VALDEOLMILLOS.
RSS