
113. zk., 2026ko ekainaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 2 orri.)
- EPUB (142 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2653
1046/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako ebazpen hau aldatzen baita: 920/2026 Ebazpena, maiatzaren 18koa, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finko izendapena, ofizialen kategorian (instalazioetako mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.
2026ko ekainaren 5ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 920/2026 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finko izendapena, ofizialen kategorian (instalazioetako mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau ezartzen baitu: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Era horretako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: 920/2026 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finko izendapena, ofizialen kategorian (instalazioetako mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako. Hori dela eta, ebazpen honen eranskinean adierazitakoaren araberako aldaketa egiten da.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen bidez egindako aldaketen eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eusten zaio.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS