Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2026ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2640

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zenbakian bideratzen ari den 255/2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) eta Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakian bideratzen ari den 255/2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4. Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 255/2026 prozedura arruntaren izapideen bidez bideratzen ari dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 589/2026 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunaren bidez ustez ezetsi izanaren aurka. Ebazpen horren bidez, ez zen onartu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 18ko 1226/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, 2021eko aldi baterako kontratazio-zerrendetan izena emateko epea ireki zitzaien Psikologiako lizentziatura/gradua eta Osasun Psikologia Orokorreko master ofiziala edo dagokion gaikuntza dituzten interesdunei.

Helburu berarekin, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 255/2026 prozedura arruntaren izapideen bidez bideratzen ari dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 589/2026 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunaren bidez ustez ezetsi izanaren aurka. Ebazpen horren bidez, ez zen onartu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 18ko 1226/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, 2021eko aldi baterako kontratazio-zerrendetan izena emateko epea ireki zitzaien Psikologiako lizentziatura/gradua eta Osasun Psikologia Orokorreko master ofiziala edo dagokion gaikuntza dituzten interesdunei.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, interesdun posible guztiak epatzen dira eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta aurkeztu daitezkeela. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Iragarki hau EHAAn argitaratu da, deialdiaren oinarrien arabera, baita BOEn ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala