
112. zk., 2026ko ekainaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (168 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2638
IRAGARKIA, zeinaren bitartez Jasangarritasunerako Errentaren Oinarriko Laguntza (JEOL) kentzeko eta eskubide horiek 2025eko kanpainarako eguneratzeko ebazpenak jakinarazi baitira.
Ebazpen horiek aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez.
Ebazpen horiek eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki hau publiko egiten da, jakinarazpena jaso behar duten eta eranskinean zerrendatu diren interesdunek honen berri izan dezaten.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 5a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS