
112. zk., 2026ko ekainaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2626
AGINDUA, 2026ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Oñatiko (Gipuzkoa) «Oñati Gestio Heziketa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Aztertu da «Oñati Gestio Heziketa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak hasitako espedientea, zeinaren bidez baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretua (abenduaren 13ko BOE), Marketineko eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, maiatzaren 21eko 500/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); uztailaren 2ko 375/2013 Dekretua (urriaren 8ko EHAA), Marketineko eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (urriaren 8ko EHAA), martxoaren 15eko 46/2016 Dekretuak aldatu zuena (apirilaren 1eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2026-2027 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.
Ikastetxearen kodeak: 012462 (EAE) eta 20002980 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Oñati Gestio Heziketa».
Titularra: Mu Enpresagintza, S. Coop.
Helbidea: Ibarra zelaia, 2.
Udalerria: Oñati.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena ematen da Marketin eta publizitateko goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) Administrazio eta finantzetako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Zuzendaritzari laguntzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.
a) Nazioarteko merkataritzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Marketin eta publizitateko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) Garraio eta logistikako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta ixtea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-betebeharrak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra:
https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inolaz ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS